Europa League

Sarrerak Rosenborg BK partidarako

Izen-emate epea amaitu da

Gaurtik hurrengo urriaren 25era bitartean (12:00ak arte), zure sarrerak eskatu ahal izango dituzu UEFA Europa Leaguen Realak ROSENBORG BK-ren aurka jokatuko duen partidarako, azaroaren 23an, Lerkendal estadioan. 696 sarrera ditugu bakoitza 27 euroko prezioa izango duena. Sarrerak dagoeneko eskatu daitezke Klubaren webgune ofizialean prestatu dugun inprimakian.

- Gehienez 2 sarrera eskatu ahal izango dira formulario bakoitzeko, eta bazkidearen IDa sartu beharko da (bazkide izanez gero), izena, abizenak, NANa eta telefono zenbakia.

- Eskatutako sarreren kopurua daudenak baino gehiago badira, lehentasuna emango zaie bazkide direnen eskaerei.

- Garrantzitsua da zure bazkide IDa ematea, baita zure laguntzailearena ere. IDa ez duten eskariak ez direla bazkideenak ulertuko da.

- Eskaera kopurua sarreren kopurua baino handiagoa izanez gero eskaerak hurrengo prozedurarekin landuko dira:

1º) Lehenik bazkideen eskaerak izango dute lehentasuna (Bazkide eskatzaile eta bazkide laguntzaile 2 sarrera eskatuz gero edo bazkide eskatzaile eskaera bakarra izanez gero).

2º) Bigarrenik, eskaerako bitako bat bazkide direnak jorratuko dira

3º ) Azkenik bazkide ez diren eskaerak jorratuko dira.

- Behar izanez gero urriak 25ean zozketa bat egingo da 13:00tan aurreko 3 puntuak errespetatuz.

- Klubak mail bidez komunikatuko du eskaeren emaitza, eta sarrerak jasotzeko eguna eta ordua baieztatuko du.

Sarrerak Anoetako leihatilan hartuko dira, astelehenenan, azaroak 6, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Sarrera egokitu zaien bazkideek, bazkide txartela aurkezteaz gain, sarreren erabiltzaileen izena, abizenak eta NANa adierazi beharko dute, baita bidaiaren plana ere (data, hegaldiaren ordutegiak eta garraiobidea).

Gozatu esperientzia ikaragarri honetaz eta defendatu eta erakutsi zure koloreak Europan zehar. Aupa Reala!

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!