Real Sociedad-Girona FC

Sarrerei buruzko informazioa

Astelehenean, 21:00etan, Girona FC-ren auka jokatuko den partidarako sarrerak egongo dira gure zaleentzat. Gaurtik aurrera 400 sarrera inguru salduko dira Internetez, eta beste hainbat eta hainbat sarrera eskuragarri izango dira astelehenean bertan Anoetako behin-behineko leihatilan.

Online salmenta

Sartu hemendik online salmentara

Obren eraginez, partida honetarako 400 sarrera inguru eskaini ahal izango ditugu online salmenta bidez, oso prezio onean, gainera: 15 euro. Aukera ezin hobea da denboraldi honetan Anoetan sortuko den giroa ezagutzeko.

Gaurtik salgai daude Internetez eserleku horiek, ipar hondoaren alboko guneetakoak dira (C eta F), eta ez daude estalita. Webgune ofizialaren bitartez eskuratu ahal izango dira sarrerak online. Eserleku horien online salmenta astelehenean amaituko da.

Behin-behineko leihatila

Bestalde, Anoetako bulegoaren eta Atano III pilotalekuaren artean jarritako behin-behineko leihatilan, online salmentatik sobera geratzen diren sarreraz gainera, beste hainbat gunetako eserleku batzuk ere eskuragarri egongo dira.

Erdiak baino gehiago sarrera solteak dira; gainerakoak, berriz, I gunekoak (Ekialdeko Tribunako Goiko Eraztuna). Sarrera horien prezioak 25 € eta 50 € artekoak izango dira. Behin-behineko leihatilak astelehenean irekiko ditu ateak, 10:00etatik 13:00etara, eta 18:00etatik partida hasi arte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!