Igande honetan kirol hitzordu bikoitza dago. 16:15ean, Realak Valencia CF hartuko du Reale Arenan, Munduko Txapelketako geldialdiaren aurreko azken partidan. Aurretik, 12:00etan, Angulas Aguinaga Arenan, Guuk Gipuzkoa Basketek Zunder Palencia Urrezko LEB Ligako liderra hartuko du.
Realaren laguntzari esker, Guuk Gipuzkoa Basketek talde txuri-urdineko abonatuak Angulas Aguinaga Arenara gonbidatzen ditu taldea animatzera. Realeko bazkideek 7 €-ko sarrerak izango dituzte helduentzat eta 5 €-koak 18 urtetik beherakoentzat. Asteazken honetatik aurrera erosi ahal izango dira Gipuzkoa Basketen bulegoetan (Anoeta pasealekua 22) edo leihatilan ordubete lehenago, partida egunean bertan, Realeko bazkide txartela aurkeztuz.
Gainera, Angulas Aguinaga Arena inguruan fan zone bat egongo da 10:30etik aurrera foodtruck, Dj eta saskibaloi lehiaketekin, zaleek partidaren aurretik goza dezaten. Lur azpiko aparkalekua erabilgarri egongo da bi partidetarako, 3 euroren truke.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin