Atletismoa

Sei Gipuzkoako Txapeldun

Realeko sei atlta Gipuzkoako Txapeldun atera ziren asteburuan Anoetako Belodromoan. Bai larunbat zein igandean, ordezkaritza txuri-urdina handia izan zen, Pablo Cidek jauzi hirukoitzean lortutako marka nabarmenduz (15,21m). Ciden urreaz gain, podiumeko leku altuenera igo zirenak Octavian Mihail Romanescu (6.91, 60 metrotan), Iñigo Rocandio (200 metrotan), Gen Esteban Abreu (49.43, 40 metrotan), Iban Maiza (8.27, hesidun 60 metrotan) eta Asier San Sebastián (6,90 luzera jauzian) izan ziren. Bestalde, Salamancan Adrián Rocandiok, bere lehen 400metrotako frogan kamiseta txuri-urdinarekin, 48.35eko marka lortu zuen, pista estaliko betiko gipuzkoarren arteko onenetan sartuz. Madrilen Alberto Mulozek 200 metroak 22.15en korri zituen, Javier Donesek 8.07 egin zuen hesidun 60 metrotan eta Carlos Gallegok 3:54 egin zuen 1.500 metrotan.

Eskola, Hernanin

Larunbat goizean, Hernanin, eskolako zenbait gaztek, bere entrenatzaileekin batera, sekzioa ordezkatu zuten froga batean. Bikain pasa zuten atletismoa eginez.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!