Realak ordezkaritza bikaina izango du emakumezkoen selekzioen geldialdi honetan; izan ere, harmailak berriro hutsik egongo dira beste bi astez. Andreia Jacinto, Klára Cahynová eta Aiara Agirrezabala, hirurak ala hirurak talde txuri-urdineko lehen taldeko jokalariak, Portugalek, Txekiak eta Espainiak deitu dituzte, hurrenez hurren, 2027ko Brasilgo Emakumezkoen Munduko Txapelketarako Europako sailkapen faseko hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatzeko.
Andreia Jacintoren kasuan, Portugalek etxetik kanpoko bi neurketa izango ditu: apirilaren 14an Letoniaren aurka ariko da, 19:00etan (Espainiako penintsulako ordutegian), eta apirilaren 18an Eslovakiaren aurka, 16:00etan. Selekzio portugaldarra bolada onean iritsi da geldialdi honetara; izan ere, sailkapen fasea bi garaipenekin hasi du, Finlandiari 2-0 eta Eslovakiari 4-0 irabazita. Emaitza horiei esker, B3 multzoko behin-behineko lider da, sei puntutik sei eskuratuta.
Klára Cahynovák ere protagonismoa izango du Txekiako selekzioarekin. Txekiak Montenegro izango du aurkari apirilaren 14an, 17:30ean, eta berriz ere aurkari bera izango du apirilaren 18an, 18:00etan. Txekiarrek Galesen aurkako berdinketa batekin (2-2) eta Albanian lortutako garaipen sendo batekin (1-5) ekin zioten Munduko Txapelketarako bideari; horrenbestez, geldialdi honi galesekin lau puntura berdinduta eta B1 multzoko lehen postuaren lehian helduko diote.
Norgehiagokarik zorrotzena, berriz, Aiarak Agirrezabalak izango du Espainiako selekzioarekin. Sonia Bermúdezen taldeak apirilaren 14an jokatuko du Ingalaterran, 20:00etan, eta apirilaren 18an Ukraina hartuko du Kordoban, 16:00etan. Espainiak bi garaipenekin ekin dio sailkapen faseari, Islandiari 3-0 eta Ukrainari 1-3 irabazita. Ingalaterrak ere balantze bera du, Ukraina 6-1 eta Islandia 2-0 menderatuta. Horregatik, Wembleyn jokatuko den neurketa funtsezkoa izango da A3 multzoan: puntuak galdu gabe abiatu diren bi selekzioak aurrez aurre jarriko ditu, eta lidergoa erabaki dezake.
Gogoan izan behar da, gainera, sailkapen fase hau A, B eta C ligetako sistemaren bidez jokatzen dela. A Ligako multzo bakoitzeko txapeldunek zuzenean lortuko dute Munduko Txapelketarako txartela; gainerako plaza europarrak, berriz, ondorengo play-off baten bidez erabakiko dira. Testuinguru horretan, Espainia zuzenean sailkatzea ematen duen lehen postuaren bila dabil; Portugalek eta Txekiak, aldiz, B Ligan play-offerako postuak sendotu nahi dituzte. Izan ere, B Ligako multzoetako txapeldunek ez ezik, bigarren edo hirugarren amaitzen dutenek ere sailkapen kanporaketa hori jokatzeko aukera izango dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin