Oso puntu ona. Realak hutsean berdindu du Real Madriden aurka Reale Arenan jokatutako partidan. Gure zelaiko estreinaldian, Reala talde sendoa eta indartsua dela erakutsi du ligako txapeldunaren aurka puntu baliotsua lortzeko.
Lehen zatia parekatua izan da, madrildarrek baloi jabetza gehiago izan dute, baina Remiroren atearen aurrean arrisku handirik sortu gabe. Viniciusen jokaldi azkarrek eta Benzemaren erremate desbideratu bat izan dira zurien erasoko jokaldirik onenak. Realari kosta egin zaio kontrako areara iristea, baina azken txanpan, ziurrenik, lehen zatiko aukerarik argiena izan du. Isak Courtoisen aurrean jarri da, baina atezainak errematea atera dio aurrelariari. Pena.
Bigarren zatia abagune argiarekin hasi da donostiarrentzat. Oyarzabalek erdiratu eta Barrenetxeak, ezkerrarekin, baloia gutxigatik kanpora bidali du. Realak oso minutu onak jokatu ditu, nahiz eta ez asmatu. Zidanen mutilek jada ez zuten hainbesteko baloi jabetza, Remiro urrutitik proban jarri duten arren. Atezaina oso ziur agertu da. Azken minutuetan bi taldeek ez dute garaipena lortzeko aukerarik izan.
Bigarren berdinketa jarraian, egunetik egunera sentsazio hobeak eskaintzen dituen Realarentzat. Liga hasiera ona izan da denboraldi zail bezain ilusionagarri honetan. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Aihen, Guevara (Gonzalez de Zarate, min.89), Merino, Oyarzabal (kap) (Januzaj, min.74), Portu, Barrenetxea (Bautista, min.74) eta Isak (Silva, min.62).
Real Madrid: Courtois, Carvajal, Sergio Ramos (kap), Varane, Mendy, Kroos, Modric (Valverde, min.70), Odegaard (Casemiro, min.70), Rodrygo (Marvin, min.70), Vinicius (Arribas, min.91) eta Benzema.
Epailea: Martinez Munuera. Txartel horia erakutsi die etxeko Barrenetxea eta Aiheni eta kanpoko Mendy eta Carvajali.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin