REAL SOCIEDAD 2-1 RCD ESPANYOL

Sendo etxean

Vídeo

Realak berriro irabazi du Reale Arenan. Osteguneko Europako garaipenaren ostean, gaur RCD Espanyol menderatu du bi eta bateko emaitzarekin. Imanolen taldeak hiru puntuak merezi izan ditu.

Partida ezin entretenigarriagoa izan da. Lehen minututatatik futbol ikusgarri eta alaia ikusi da bi aldeetan, Realak, ohi bezala, ekimena gehiago zeramala. Jokaldi onen baten ondoren, Kuboren fedeak lehen gola eman die Imanorenei. Japoniarrak ezinezko baloi bat berreskuratu du, eta, atezainaren akatsaren ondoren, Sorlothi utzi dio gola. Aurrelariak sarera bultzatu behar izan du baloia. Kanpokoek berehala erreakzionatu dute, bi minutura berdindu baitute, estrategiari esker, Expositoren golarekin. Baina Reala, bereari jarraituz, aurretik jarri da berriro. Sorlothen burukada baten ondoren, atezainak ondo gelditu duena, txuri-urdinen erasoko jokaldi ezin hobea Brais Mendezen golarekin amaitu da. Konbinazio ederra, galiziarrak ukitu sotil batekin burutu duena, Álvaro Fernándezen irteera salbatuz.

Bigarren zatiak ez du zerikusirik izan lehenengoarekin. Gipuzkoarrak nagusi ziren arren, Aritzek buruz egindako erremate bat izan ezik, kanpora joan dena, ez da abagunerik izan, baina bai hurbilketa asko atsedenaldiaren osteko lehen ordu erdian. Pixkanaka, donostiarrak hobeto aritu dira eta errenta handitzeko aukera izan dute, batez ere Silvaren jaurtiketa batean, zutoina urratuz. Katalanek oso aukera ona izan dute berdinketa lortzeko, baina Remirok maisuki salbatu du Cabreraren burukada.

Beste garaipen bat, LaLigan hiru puntu lortu eta geldialdira sentsazio onekin joateko. Itzultzean, gehiago. Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz (kap.), Pacheco, Aihen, Zubimendi, Merino, Sliva (Cho, min.83), Brais Méndez (Zubeldia, min.88), Take (Turrientes, min.82) eta Sorloth.

RCD Espanyol: Álvaro Fernández, Omar (Puado, min.54), Sergi Gómez, Cabrera, Oliván, Calero (Aleix, min.75), De Souza (Pol Lozano, min.85), Darder (kap.), Edu Expósito (Dani Gómez, in.75), Braithwaite eta Joselu.

Golak: 1-0: Sorloth, min.17. Edu Expósito, min.19. 2-1: Brais Méndez, min.29.

Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horia erakutsi die etxeko Brais Méndez, Aritz eta Sorlothi.

Asistentzia: 31.511 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!