SANSE 3-1 SALAMANCA CF UDS

Sendo Zubietan

Vídeo

Sansek bosgarren garaipena jarraian lortu du Zubietan (sei neurketetatik) Salamanca CF UDS-ri hiru eta bat irabazi eta gero.

Nagusi izan dira txuri-urdinak ohikoa ez den lehen zati honetan. Roberto Lopezek, area kanpoko ezkerkada batekin, lehenengoa egin du. Hasiera ezinhobea. Baina hamabigarren minutuan epaileak, lesioa dela eta, utzi egin izan behar du partida eta 45 minutuz eten da. Sansek ondo jarraitu du partidan, bigarren gola eginez Djouahraren bidez.

Bigarren zatia nahiko parekatua egon da eta kanpokoek aurrera pauso bat eman dute. Gertu izan du gola Salamancak ezker hegaleko erdiraketa batekin, baina baloiak zutoinean jo du. Eta hurrengo jokaldian, hiru eta hutsekoa lortu du Djouahrak berriro ere area barruan aldaratze bat aprobetxatu eta gero. Luzapenean, Navarrok emaitza murriztu du.

Garaipen honekin, Sanse sailkapeneko laugarren postuan mantentzen da. Hurrengo astean, txuri-urdinek Tudelanori bisita egingio diote, Zubietatik kanpo sentsazio positiboak berreskuratzeko asmoz.

Fitxa teknikoa:

Sanse: M. Ramirez, Gabilondo, Blasco, Pacheco, Ezkurdia, Zubimendi, Gorostidi, Aldasoro, R. Lopez (Olasagasti, min. 75), Djouahra (Lucbert, min. 82), Lobete (Thior, min. 62).

Salamanca CF UDS: Sotres, Carpio, B. Lopez, Chiapas (Serrano, min. 58), Crespo, Calderón (Diaz, min. 46), Navarro, Tirlea, Omar, Molina, Ubis (Altube, min. 67).

Golak: 1-0: R. Lopez, min. 5; 2-0: Djouahra, min. 31; 3-0: Djouahra, min. 68; 3-1: Navarro, min. 91

Epailea: Sauleda Torrent (12. minututik aurrera: Esteban Harnandez). Txartel horia erakutsi die etxeko Zubimendi, Olasagasti eta Pachecori eta kanpoko Omar, Crespo eta Diazi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!