Realak eta Robin Le Normandek akordioa lortu dute futbolari bretainiarraren kontratua berritzeko 2025-26 denboraldiaren amaierara arte.
Bastioi bat atzealdean
Robin Le Normand ezinbesteko pieza bihurtu da talde zurian. Taldera zaratarik egin gabe iritsi zen, eta denbora gutxian atzealdean tokia eginez joan zen, gaur egun erdiko atzelari bikaina bihurtu arte. Lehen taldean denbora gehiegi ez daramala dirudien arren, atzelari frantziarrak 137 partida jokatu ditu jada elastiko txuri urdinarekin. Kanpaina handiak osatuz eta iragan martxoan LaLigako MVP izanda ere, Le Normand izugarri hazten ari da. 25 urterekin sekulako aurrerapena du aurretik eta, taldearen eskutik, ilusioz eta anbizioz betetako denboraldiari ekingo dio. Lehiakortasunak, kontzentrazioak eta espiritu defendatzaileak panoramako defentsarik onenetako bat egiten dute. Pozten gara beste urte askotarako gurekin jarraitzeaz. Zorionak, Robin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin