BOST TXURI-URDIN

Europako Txapeldunak!

Mikel Oyarzabal, Mikel Merino, Robin Le Normand, Alex Remiro eta Martín Zubimendi Eurokopako txapeldunak dira, atzo gauean jokatutako finalean Ingalaterra bi eta bat garaitu ostean. Kapitain txuri-urdina, gainera, protagonista nagusia izan zen partidaren azken txanpan behin betiko gola sartu ondoren. Le Normandek ere jokatu zuen hasierako hamaikakoan izanda, Zubimendi atsedenaldian sartu zen eta Merinok azken minutuetan parte hartu zuen. Gure jokalariek txapelketa bikaina burutu dute Espainiako selekzioarekin eta erabakigarriak izan dira kanporaketetan. Reala, halaber, finalean ordezkaritza handiena izan duen taldea izan da, bost jokalarirekin Horrela, denboraldi luze bat ahalik eta modurik onenean ixten dute, selekzioen txapelketa nagusietako bat irabaziz eta historia eginez. Merezitako deskantsuaz disfrutatzeko momentua da, hurrengo denboraldia energia berriekin hasteko. Zorionak!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!