ELGOIBARREN JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Sendotasunaren MVP-a

Igor Zubeldiak, gure zaleek aukeratutako abenduko MVPak, Elgoibarren dagoen BM Supermerkatura egingo duen bisita aprobetxatuko du pasa den hileko MVParen entrega ofizialaren ekitaldira hurbiltzen diren zale guztiekin tarte eder bat igarotzeko.

Gure babeslearekin, Realzale Programako laguntzailea, asteazkenean egingo da ekitaldia, 18etatik 19etara, Lerun Kalean dagoen supermerkatuan. Txuri-urdinak saria jasoko du, MVP-ko zozketaren irabazle izan eta bazkidea den Iker Vitoriarekin batera, eta ondoren zaleekin egongo da.

Funtzionamendua

Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.

Realzale Programa

Realzale Programak 2023an 17.000 bazkide baino gehiagori egin die mesede. Bazkide horiek puntuak metatu dituzte beren eguneroko kontsumoarekin hamalau marka elkartuetan. 2017ko irailean hasi zenetik, txuri urdinen familiak (bazkideak, akziodunak, RS Fan eta RS Laguna) 3.000.000 puntu baino gehiago pilatu ditu, eta kuotetan deskontu handiak lortu dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!