Genêts Anglet Football Realarekin itunduta dagoen klub bat da, eta bere instalazio berriak estreinatu ditu, Choisyko zelaian. Reala inaugurazioan izan zen, Angeluraino joan baitziren Jokin Aperribay lehendakaria, Joseba Ibarburu lehendakariordearekin eta Iñaki Oteguirekin batera, eta goiz atsegin bat partekatu zuten Genêtseko lehendakari Frédéric Teiletcherekin, Angeluko alkate Claude Oliverekin eta kargu publiko eta kirolaren arloko kargu ugarirekin.
Genêts 1910ean sortu zen, Iparraldeko klubik handiena da, eta Akitania Berriko bigarrena: kluba 700 entrenatzailek eta jokalarik baino gehiagok osatzen dute. Gaur egun, lehen taldea Frantziako bosgarren dibisioan den National 3 mailan jokatzen ari da.
Duela gutxi, Realak eta Genêts Anglet Footballek duten lankidetza hitzarmena berritu dute, beste hiru denboralditarako. Bi erakundeek elkarrekin egiten dituzten lanen artean nabarmentzen dira jokalariak teknifikatzeko jardunaldiak, Realeko jokalariekin (hainbat kategoria eta emakumezkoak), txapelketetan parte hartzea, prestakuntza hitzaldiak eta bisitak Realaren instalazioetara eta Anoetako partidetara.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin