Realak aurredenboraldi arraro honen lehen lagunartekoa jokatu du gaur arratsaldean, gure osasun egoera dela eta. Txuri-urdinek hiru eta bat irabazi diote UD Logroñesi, Bigarren Mailara igo berri den taldeari. Partida honek, ohikoa den bezala, sentsazioak hartzeko eta denboraldi berriari begira minutuak pilatzeko balio izan du. Willian Joseren hasierako golak gipuzkoarren aldeko markagailua ireki du penalti jokaldi baten bidez. Portuk, penaltiz ere, bigarrena lortu du. Aurrelariak, minutu bat geroago eta atsedenaldia baino lehen, hirugarrena egin du korner baten irteeran, bigarren zutoinean errematatu eta gero.
Atsedenaldiaren ostean, kanpokoek aldeak murriztea lortu dute, beste penalti bat sartuta. Nagusitasunak gipuzkoarrena izaten jarraitu du, eta aukera argiak izan dituzte neurketa erabakita uzteko. Azkenean, markagailua ez da berriro mugitu. Aurredenboraldiko lehen proba ona, erronkaz betetako urtea izango duen Real honen lehen minutuak ikusteko balio izan duena. Txuri urdinek Portugalen duten konpromiso bikoitzari aurre egingo diote datorren astean, Rio Ave FC eta FC Famalicao taldeen aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Zubiaurre, Llorente, Zubeldia (c), Portu, Willian J., Aihen, Guridi, Gorosabel, Bautista, Lopez eta Zubimendi. Merino, Oyarzabal, Sagnan, Isak, Monreal, Barrenetxea, Le Normand, Navarro, Djouahra eta Blascok ere jokatu dute.
UD Logroñes: Miño, Gorka, Bobadilla, Olaetxea, A. Vitoria, Zelu, Ruben M., Errasti, Adrián, Iñaki (c) eta Andy. Sergio G., Sierra, Victor M., O. Siddiki, Petcoff, David, M. Lapeña, Juanjo, Y. Meykher, Viguera eta David H.-k ere jokatu dute.
Golak: 1-0: Willian J. (p.), min. 4; 2-0: Portu (p.), min. 39; 3-0: Portu, min. 40; 3-1: Andy (p.), min. 52
Epailea: Rezola Etxeberria. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Sierrari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin