2023ko lehen partida handia heldu da Realarentzat. Hil ala biziko partidan, txuri-urdinek Spotify Camp Nou bisitatuko dute FC Barcelonaren aurka Errege Kopako final-laurdenak jokatzeko. Ez da zalantzarik egon behar, gure gaitasunez konbentzituta atera behar dugu berdegunera, bederatzi garaipen jarraian ez dago edonoren esku.
Gaur zailena egiteko unea izango da. LaLiga Santanderreko sasoi onenean dagoen taldea eta Superkopa irabazi berrikoa, bere feudoan gainditzea hala da. Bere plantillari begiratzea, munduko izar multzo bat ikustea da. Baina ez gara kikildu behar, 2019-2020ko edizioan gainditu genuen Real Madril ere horrelakoa zen. Realaren armarrian bularrean daramagu, ez zaigu ezer falta. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin