BIDAIA

Skopjen

Vídeo

Skopjen dago Reala, non bihar Europa Leagueko multzo faseko hirugarren partida izango duen. Espedizio txuri-urdina, Jokin Aperribay presidentea buru, Loiutik egin du hegan goizean eta Mazedoniako hiriburuan hartu du lur hirurak jo aurretik. Skopjek 25 bat graduko tenperaturarekin agurtu ditu gipuzkoarrak. Taldea dagoeneko atseden hartzen ari da kontzentrazio hotelean. Arratsaldean, 19:00etan Arena Filip II Makedonski estadioan entrenatuko du, bihar partida jokatuko duen leku berbera.

Deialdia honakoa da: Rulli, T. Ramírez, Zubiaurre, Aritz, Gorosabel, D. Llorente R., Raul Navas, I. Martínez, De la Bella, Rodrigues, Zubeldia, Illarra, R. Pardo, X. Prieto, Canales, Oyarzabal, Carlos V., Januzaj, Willian J. eta Bautista.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!