Bideoa: Triniko festa gogoratu

Vídeo

REALE ARENA

Superkopako jaia derbia hasi baino lehen

Vídeo

Finalean gaude! Real Sociedadeko emakumezkoen taldea igandean Salamancan jokatuko den Superkopako finalerako sailkatu da. 12:00etan hasiko da finala, eta garaipena lortu nahi dugu! Berri on bat dugu zuretzat: partida zuzenean jarraitu ahal izango da Reale Arenatik, barruan eta baita kanpoan ere. Euskal derbia (14:00) hasi baino lehen festa polita biziko dugu! Eta gonbidatuta zaude.

Gure klubarentzat egun historiko bat izan daiteke. Aurreko denboraldian Trinitate Plazan izandako giro aparta berriro bizi nahi dugu. Eta igande honetan beste trofeo bat egongo da jokoan Salamancan. Festak euskal derbiarekin azken kolofoi ikusgarria izango du.

Ateak 11:45etan irekiko dira

11:45etan irekiko dira Reale Arenako ateak bazkideentzat. Baita beheko eraztuneko tabernak ere. Eta Superkopako finala hasten den unetik aurrera zelaiko bi bideo-markagailuetan (13:30etatik amaieraino derbiko errealazizazioarekin batera LaLiga-rekin eta kontratuekin zerikusia duten arrazoiengatik) eta estadioaren beheko eraztuneko tabernetako telebistetatik (amaieraraino) ikusi ahal izango da.

Bazkide guztiek Reale Arenara sartu beharko dute beren atetik segurtasun arrazoiengatik. Sartu ondoren ateratzen baldin badira, ezin izango dira berriz sartu. Zazpigarren atea, hau da, kanpoko taldearen sarbidea, 13:00etan irekiko da.

Derbia hasi baino lehen, mosaiko bat egingo dugu denon artean. Beraz, eserlekuan aurkituko duzuen materiala errespetatzea eskatzen dizuegu.

Giro aparta barruan eta kanpoan

Reale Arenan giro aparta biziko dugu! Superkoparen finala Reale Arenatik bizitzeko aukera izango duzu. Baina ez bakarrik zelai barrutik, baita kanpoaldean ipiniko dugun pantaila batetik ere, (Euskotreneko geltokitik gertu) bazkide ez diren jarraitzaileek festa ere bizi dezaten. Zatoz animatzera! Eta gozatu biziko dugun giro paregabe eta txuri urdinarekin!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!