Suziri bat bezala

Vídeo

Gure bigarren filialak 3-0 irabazi du CD Arnedoren aurka, hasieratik bukaerara nagusi izan den partidan.

Lehen zatiaren protagonista bakarrak izan dira txuri-urdinak. Oso jarrera erasokorrarekin egin dute salto zelaira, eta kontrako arean aukera asko sortu dituzte. Horietako batean, Azkunek abiaduraz irabazi die erdiko atzelariei, eta sarrera gogor baten bidez baloia kentzen saiatu diotenean, epaileak penaltia adierazi du. Azkune izan da jaurtitzailea, baina atezainak ondo asmatu ditu bere asmoak eta jaurtiketa gelditu du. Baina jarraian, etxekoen erasoko jokaldi batean, Merinok area barrura sartu da baloiarekin eta 24. minutuan partidako lehen gola egin du. Luzapenean, E. Garciak Ruperezen erdiraketa ona aprobetxatu du baloia bultzatu, 2-0ekoa jarri eta lehen zatia ixteko. Mikel Llorenteren taldeak nagusi izaten jarraitu du bigarren zatian eta aukera arriskutsuak sortu ditu. Azken 45 minutuetako argienetako bat gure bigarren filialak izan du beste behin, Gonzalezen aldetik, baina atezainak ondo harrapatu du pilota. Eta 78. minutuan, Lizasok aldeko penalti bat jaurti du, Logroñoko arkulariak harrapatu ezin izan duen jaurtiketa batekin, 3-0ekoa jarri eta markagailua behin betiko ixteko.

Seigarren garaipena jarraian, donostiarrei laugarren postuan jartzeko balio diena, atea beste behin hutsean utziz. Talde honek ez du mugarik! Datorren astean Logroñora bidaiatuko dute Racing Riojaren aurka jokatzeko. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad C: Arribas, Rupérez, Beitia (kap.), Larrañaga, Agote, E. García, Glez. de Heredia (Orobengoa, 63. min.), Guibelalde (Zubelzu, 83. min.), Merino (Arzak, 63. min.), Lebarbier (Ulacia, 63. min.) eta Azkune (Lizaso, 73. min.). 

CD Arnedo:  Alegría, Maestresalas, Chacón, Arpón (Pascual, 68. min.), Almagro (Moreno, 79. min.), Michel (Morales, 68. min.), Benito, Arechavaleta (Amelivia, 72. min.), Barace (kap.), Arana eta Sagüés (S. Perez, 79. min.).

Golak: 1-0: Merino, 24. min. ; 2-0: E. García, 44. min. ; 3-0: Lizaso (pen.), 78. min.

Epailea: Castellanos Argüeso. Etxeko Lebarbierri eta kanpoko Sagues, Arana eta Alegriari atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!