Igandea, 11:00

Taburiente jasoko dute

Gure belar hockeyko taldea Bera Berara itzultzen da. Txuri-urdinak U.D. Taburiente jasoko dute ligako hirugarren jardunaldian. Kanariarrak igoberri diren taldea izan arren, ondo indartu dira kategoria nagusian lehiatzeko, eta bere errendimendua ezagutu gabe dago oraindik.

Lehia igandean 11:00tan izango da. Reala pasa den asteko porrota ahazteko gogoz doaz, garaipena lortu eta taulako goiko postuetan mantentzeko intentzioz.

Marina Helguera, espainiar selekzioarekin

Marina Helguera, atezain txuri-urdina, Adrian Lock espainiar hautatzailearen deia jaso du Madrilen hilaren 15etik 18ra egin behar den kontzentrazio teknikorako. Stage honekin hasiko da 2018ko Mundialerako prestakuntza. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!