Penintsulatik eta atzerritik etorritako 70 ikaslek baino gehiagok irekiko dute bihar EHUko Udako Ikastaroen edizio berri bat, Real Sociedad Fundazioarekin eta Kirolenerekin elkarlanean. Edizio honetan ikastaroak "Taktika gaur egungo futbolean" izenburua izango du eta futbol-entrenatzaileei, prestatzaile fisikoei, analistei, kirol-psikologoei eta laguntzaileei zuzenduta dago. Edizio bakoitzean bezala, hizlarien maila altua ikastaroaren kalitatearen isla izango da. Horien artean Luki Iriarte, Futbol Formakuntza txuri urdineko zuzendaria, eta David Ortega eta Ander Romero teknikariak egongo dira.
Hitzaldietan zehar, jokoan eragin positiboa eta negatiboa duten alderdiak aztertuz eta hautemanez, kirolariek futbolean duten errendimendua hobetuko duten entrenamendu-metodoak aurkeztuko dira: posizionagusitasunak, espazioak sortzea eta okupatzea, joko-eremutik urrun dauden jokalariak kokatzea, amaiera-eremuan amaiera-mugimenduak egitea, defentsatik jokoa hastea, etab.
Zubietako instalazioak hobetzeko obrak direla eta, hitzaldiak lehenengo egunean Miramar Jauregian egingo dira eta bigarrenean Lasarteko Michelin zelaian.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin