Adnan Januzaz 1995eko otsailaren 5ean jaio zen Bruselasen (Belgika). RSC Anderlechteko harrobian hazia, Manchester United boteretsuak fitxatu zuen gazte mailan Eurpako futbolaren eseprantza handietako bat bezala. ‘Deabru gorrien’ lehen taldean 13-14 denboraldian egin zuen debuta. Bi denboraldi eta erdi egon zen Manchesterreko taldean 63 partida jokatuz eta 5 gol eginez. 2016ko neguko merkatuan Borussia Dortmundera utzita joan zen. Behin etapa hori amaituta, Januzaj Sunderland taldera joan zen pasa den denboraldian, utzita ere, non 28 partida jokatu zituen gol bat eginez.
Adnan Januzaj talentu handiko futbolari ezkertia da. Erasoko postu desberdinetan jokatzeko gai da. Taldekideekin harreman ona du baloiarekin eta teknika ona ere, joko estilo txuri-urdinarekin bat egiteko ongi etorriko zaiona. Belgikako talentu handiko futbolari gazteen belaunaldiko kide honek 19 urterekin egin zuen debuta bere herriko selekzioarekin. 6 alditan izan da internazionala eta Brasilgo 2014 Mundialean partida bat jokoatu zuen.