Ane Etxezarretak Urre eta Brillantezko Intsignia jasoko du Granada CF taldearen aurkako partidaren atarian. Atzelariak 201 partida ofizial jokatu ditu orain arte emakumezkoen taldean eman dituen hamar denboraldietan, eta merezitako omenaldia egingo diote igande honetan Zubietan Realarekin izandako ibilbide bikaina eskertzeko.
Ane 2015ean iritsi zen Realera. Hamar urte hauetan gure atalaren historiaren funtsezko parte izan da: Erreginaren Kopako txapelduna 2019an, Superkopako txapeldunordea 2019/20 eta 2022/23 denboraldietan eta ligako txapeldunordea 2021/22 denboraldian. Horrela, Anek agur esango dio Klubari bizitza osorako gordeko duen oroitzapen batekin. Reala bera bezalako pertsonek osatzen dute. Eskerrik asko eta zorte on, Ane!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin