Korner, kultura & futbol festibalaren onena

Talentutik bikaintasunera

Vídeo

Korner, Kultura & Futbol festibala Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak elkarrekin antolatutako jaialdia da. Dagoeneko hiru edizio ditu, eta kulturaren eta futbolaren arteko topagunea da, bai eta biekin zerikusia duten gaien inguruko eztabaida-foroa ere. Hurrengo egunetan, hiru edizio hauetan gozatu ditugun eduki interesgarrienetako batzuk berreskuratuko ditugu.

2020ko otsailaren 10eko ekitaldia

Talentutik bikaintasunera

Lanik eta ahaleginik gabe ez dago balio duen talenturik. Denok dugu dohain bat zeregin jakin bat ondo egiteko, eta familia eta gizarte-inguruneak funtsezko eginkizuna betetzen dute bilaketa-prozesu horretan. Erreferenteak izan behar ditugu bikaintasuna lortzen lagunduko digutenak, eta horretarako daukagun askatasunaren bidez, gure lana besteek ere baloratu dezaten. Topikoak dira, begi-bistakoak diruditenak, baina hainbat pertsonaia garrantzitsuren ahotan hitz horiek are garrantzi handiagoa hartzen dute.

Maria Botto aktoreak, Judith Jauregui pianistak, Javier Aizpurua zientzialariak eta Roberto Olabe Realeko futbol zuzendariak luze eta zabal hitz egin dute talentua ardatz nagusi izan duten gai horien inguruan. Ernest Lluch Kultur Etxeak hartu du mahai-inguru interesgarri eta atsegin hau, eta bertaratu diren guztiak lau aditu hauen ezagutzaz aberastu dira.

 

 

Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp.fundazioa@fundazioa.realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!