Infantil kategoriako hemezortzi jokalarik azken asteetan Realeko bi teknikoekin lan egiteko aukera izan dute Zarkumendegi futbol zelaian. Jokalari hauek Donostialde eta Bidasoaldeko ondorengo klubetakoak dira: Hondarribia, Mariño, Mundarro, Oiartzun eta Touring.. Futbolari gazte hauek, ilusio handiz, urtarrilaren 26an eta atzo arratsaldean egin zuten lan Garbiñe Etxeberria eta Javi Garmendia, Realeko emakumezkoen taldeko bi teknikoekin. Ekimen hau denboraldi honetan zehar Gipuzkoako udalerri desberdinetan egingo da. Helburua Realaren metodologia gertutik ezagutzea da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin