Tik Tokeko kontua estreinatzen dugu

Realak Tik Tokeko kontua estreinatu du aste honetan. Aplikazioak bideo motzak aurkezten ditu abesti ezberdinen bidez. Gaurtik aurrera zale Txuri-Urdinek klubaren gaurkotasuna aplikazio honetan jarrai dezakete. Tik Tokek 75 hizkuntza eta 150 merkatu ezberdin ditu. Helburua une garrantzitsuak mugikorretik azaltzea da.

Tik Tok 2016an sortu zen eta bertako kideek kreatibitatea eduki orijinalen bidez azal dezakete. Bertan erronka ezberdinak sortzen dira erabiltzaileek parte hartzeko.

Aplikazioaren egoitza Los Angelesen kokatuta dago. Bestalde, bulego ezberdinak ditu ondorengo hirietan: Londres, Berlin, Tokio, Seul, Shanghai, Pekin, Singapur, Sao Paulo, Yakarta, Mumbai eta Mosku. Gaur egun aplikazio deskargatuenetarikoa da munduan zehar eta iOS eta Android sistemetan erabil daiteke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!