EZAGUTZEN DIRA LEHENENGO IRABAZLEAK

1600 partzela baino gehiago hilabete batean

Vídeo

Doako abonamenduak, % 50eko deskontuak online dendan edo Realaren merchandising ofiziala dira lehenengo hilabetean banatu diren sari bikainetako batzuk. Orain arte, 1.600 pertsonak baino gehiagok eskuratu dute Reale Arenaren partzela digital bat, ekimena abiarazi zenetik. 

Lehenengo irabazleak

Cadizen, Villarrealen eta Mallorcaren aurka Reale Arenan jokatutako partidek 36 sari handi utzi dituzte partzela digital bat erosi duten 1.600 lagunen artean.

Zakharyanen lehen golak, Mikel Oyarzabalen golak eta Mikel Merinoren bi golek 24/25 denboraldirako doako lau abonamendu ekarri dituzte eskutik.

Saritutako lursailen jabeei jakinarazi zaie jada posta elektronikoz horren berri, bai eta saritutako gainerakoei ere, zeinek online dendan % 50eko deskontuak edo bufanda ofizialak eskuratuko baitituzte.

Partzela bat nahi dut, zer egin dezaket?

Soilik 12 euro ordainduta erosi ahal izango duzu zure partzela, honako mekanika honen bidez:

1. aukera: denda fisikoan (laster eskuragarri). Denda fisikoetako batera joan zaitezke, eta han ordaindu 12 euroak. Kode bat emango dizute, eta kode hori dendan bertan emango zaizun tabletan sartu ahal izango duzu, zure posta elektronikoko helbidearekin batera, partzelarekin trukatzeko. Kodea eta posta elektronikoko helbidea sartu ondoren, erosi nahi duzun partzela aukeratu ahal izango duzu tabletan bertan, eta hori egin eta gero zurea izango da ondorio guztietarako.

2. aukera: online dendaren bidez. Realaren online dendan (https://rsstore.realsociedad.eus/es/p/parcelas-digitales) partzela eskuratzeko beharrezkoa den kodea erosi ahal izango duzu (sakatu HEMEN). Kodea erosi ondoren, berresteko mezu elektroniko bat iritsiko zaizu adierazi duzun posta elektronikoko helbidera. Behin mezu elektronikoa jasota, https://parcelasdigitales.realsociedad.eus orrialdera joan beharko duzu, eta kodea eta erabilitako mezu elektroniko bera partzelarekin trukatzeko erabili. 

Orrialde horretan, zure partzela aukeratu ahal izango duzu, eta hori egin eta gero zurea izango da ondorio guztietarako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!