Akordioa Alphaverse-rekin

Mundo birtual berri bat

Real Sociedadek eta Alphaversek lankidetza-akordio bat erdietsi dute, hartara realzale guztien esperientzia dimentsio berri batera eramateko. Martxoaren amaieran aurkeztuko da proiektu berritzaile hau, gure hiria eta estadioa multibertsoan birsortuko dituena.

EuroNext-en kotizatzen duen CBI enpresaren produktu batek, Football at Alphaverse-k, 3Dko mundu murgiltzaile bat sortuko du, eta, bertan, zaleek beren pasioa modu guztiz berritzaile batean bizi ahal izango dute. Donostiako kokaleku nagusiak birsortuko dira, Reale Arena barne, itxura ikusgarriarekin.

Mundu birtual horretan, zaleek, kokapena gorabehera, elkar ezagutu ahal izango dute, eta bat egin ahal izango dute beren bihotzeko Realaren inguruan. Kontzeptu berri horrek helburu izango du klubaren eta Gipuzkoan nahiz Gipuzkoatik kanpo dauden zaleen arteko lotura sustatzea.

Football at Alphaversen, halaber, praktikatzeko jarduerak izango dira, hala nola minijokoak, erronka digitalak eta ekitaldi birtualak. Estadio birtualean norberak serleku bat eduki ahal izango du, eta horrek lotura bat sortuko du online esperientziaren eta errealitatearen artean, hartara mundu errealean onurak lortzeko.

Akordio hau Realak aurrera daraman etengabeko digitalizazio-prozesuaren barruan sartzen da. Klubaren apustu berri bat da proiektu digital berritzaile batean, nazioartean hedatzen jarraitzeko eta diru-sarrera berriak sortzeko bideak zabaltzeko.

Akordioaren iragarkiarekin batera, bi zozketa aktibatu ditugu X-n eta Instagramen. Animatu eta parte hartu!

Oinarri araultzaileak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!