Tunnel esperientzia derbian bizi nahi duzu? Otsailaren 9ko neurketa Reale Arenako leku paregabe batetik bizi nahi duzu? ‘RS Smart Tag’-ari esker, hiru sarrera bikoitzen zozketan sar zaitezke (hiru irabazle gehi hauen hiru lagun), gure futbolariak ikuspegi paregabe batetik ikusteko, inoiz baino hurbilago.
Zozketa honetan parte hartzeko izen ematea atzo hasi zen arrakasta handiarekin. Otsailaren 4ra arte (asteartea) duzu parte hartzeko (egun hau barne). Horretarako, Realzale aplikazioarekin lotu behar duzu zure taldearen joko-kamiseta. Klubeko edozein denda ofizialetan (Elkanon edo Reale Arenan) eros dezakezu, edo, kamiseta jada baldin baduzu, gure dendetara joan eta etiketa doan jartzeko eskatu.
Kamiseta Realzale aplikazioarekin lotzen duzunean, ‘Promozioak’ atalean aurkituko dituzu bai zozketa hau bai gainerako zozketa aktiboak. CA Osasunaren aurkako hurrengo partidan gehiago edukiko dituzu eskuragarri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin