Realeko beteranoen taldeak denboraldiko beste txapelketa bat jokatuko du bihar. Txuri-urdinek Basaurin jokatuko dute ‘III. Eskarabilera Txapelketa’, CD Basconiak antolatuta. Realak, SD Eibarr eta CD Basconiarekin jokatuko du triangularra. Lehenbizi etxeko taldearen aurka arituko da (11:00) eta ondoren talde armaginaren aurka (12:00). Lehiaketak izaera solidarioa izango du eta jasotzen den diru guztia Janabide Basauriko Laguntza Elkartearentzat izango da.
