EKAINAREN 16TIK 24RA

Tximist Cupen zazpigarren edizioa heldu da!

Hondarribian ospatuko da nazioarteko emakumezko futbol txapelketa, Tximist Cup, ekainaren 16tik 24ra bitartean.

Juan Carlos Samaniego 'TXIMIST' Realeko prestatzaile fisiko eta berregokitzailearen omenez sortu zenetik zazpi urte igaro direnean, mundu osoko 6.000 jokalari baino gehiagok hartu dute parte txapelketa honetan.

Real Sociedad U17 eta U14 kategoriako taldeekin batera, Paris Saint Germain, Real Madrid, Sueziako Malmö FF, Atlético de Madrid eta Israelgo Kiryat Gat nazioarteko talde aintzatetsuek ere hartuko dute parte.

"Legends" kategoria, ekainaren 24an ospatuko da eta emakumezko euskal futbolaren historian egun garrantzitsua izango da, Real Sociedad, Athletic Club, Oiartzun KE eta Añorga KKE taldeak neurtuko baitituzte indarrak. Nazioarteko txapelketarako amaiera bikaina izango da.

Tximist Fundazioak lagunduta, denen artean gozatzeko hainbat jarduera antolatu dira: puzgarriak, parte-hartzen duten kluben kamiseten zozketak, opariak, minbiziaren aurkako borrokarako bazkari solidarioa eta paella jana

Ongi etorri Tximist Cupera!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!