BILKETA IGANDEKO PARTIDAN

Umerik ez jostailurik gabe gabonetan

Haur gipuzkoar bakar bat ere ez dadila geratu oparirik gabe Gabonetan. Hori da Gipuzkoako Gurutze Gorriaren "Jostailu hezitzailea" kanpainaren helburua, eta Real Sociedad Fundazioak ere bat egin du kanpainarekin. Beste behin ere, helburua da haur bat ere, bere familia-egoera zaila izan arren, ez dadila geratu oparirik ireki gabe data berezi hauetan. Olentzero edo Errege Magoak iristen diren egun hori guztiontzat egun berezia izatea nahi dugu, salbuespenik gabe.

Ekintza hau datorren igandean burutuko da, Realak Reale Arenan Real Betisen aurka jokatuko duen partida aprobetxatuz. Estadioaren inguruetan 3 bilketa-gune jarriko dira, zale guztiek kausa horretan lagundu ahal izan dezaten eta horretarako jarritako karpetan jostailu berri bat emanez lagundu dezaten. Ezinbestekoa da jostailua berria izatea, ume bat bera ere egun berezi honetan desberdin senti ez dadin. Jostailu bilketa 14:45ean hasi eta 16:15ak arte luzatuko da.

Estadioaren inguruko 3 guneetan, Gurutze Gorriko boluntarioek eta txuri urdinen harrobiko taldeetako jokalariek zaleek ematen dituzten jostailuak jasoko dituzte. Beste jarduera bat izango da, gure gazteek beste errealitate sozial batzuk barneratzen jarrai dezaten. Harrobiko jokalariek horrelako ekitaldietan parte hartzea Zubietan egunero egiten den prestakuntzaren eta hezkuntza-lanaren parte da.


Jostailuak biltzeko guneak:
Lehenengo puntua: 3x3 karpa, Realaren dendaren ondoan (4. atea).
Bigarren puntua: 3x3 karpa 8. atearen ondoan.
Hirugarren puntua: 3x3 karpa 17. atearen ondoan.

Emateko beste modu batzuk
Egokitutako bilketa-guneetan eta Gurutze Gorriaren egoitzetan jostailuak entregatzeaz gain, kanpainarekin lagundu daiteke dohaintzak eginez honako hauen bidez:

- Gurutze Gorriaren webgunea
- BIZUM bidez, 01376 kodearekin, "dohaintza egin" atalean.
- 900 104 971 telefonoaren bidez
- JUGUETE hitza duten SMSak 38088 zenbakira bidaliz (3 euro)

Dohaintza horiek gizarte-zailtasunak dituzten familietako haurrentzako jostailuak erosteko erabiliko dira oso-osorik.

Kanpainak abenduaren 22a arte jarraituko du. Jostailuak Gurutze Gorriaren Andoain, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Irun, Lasarte, Errenteria, Urretxu eta Zarautzeko egoitzetan entregatu ahal izango dira.



Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!