BILKETA IGANDEKO PARTIDAN

Umerik ez jostailurik gabe gabonetan

Haur gipuzkoar bakar bat ere ez dadila geratu oparirik gabe Gabonetan. Hori da Gipuzkoako Gurutze Gorriaren "Jostailu hezitzailea" kanpainaren helburua, eta Real Sociedad Fundazioak ere bat egin du kanpainarekin. Beste behin ere, helburua da haur bat ere, bere familia-egoera zaila izan arren, ez dadila geratu oparirik ireki gabe data berezi hauetan. Olentzero edo Errege Magoak iristen diren egun hori guztiontzat egun berezia izatea nahi dugu, salbuespenik gabe.

Ekintza hau datorren igandean burutuko da, Realak Reale Arenan UD Las Palmasen aurka jokatuko duen partida aprobetxatuz. Estadioaren inguruetan bilketa-gune bat jarriko da, zale guztiek kausa horretan lagundu ahal izan dezaten eta horretarako jarritako karpetan jostailu berri bat emanez lagundu dezaten. Ezinbestekoa da jostailua berria izatea, ume bat bera ere egun berezi honetan desberdin senti ez dadin. Jostailu bilketa 17:00etan hasi eta 18:30ak arte luzatuko da.
Dendaren parean egongo den gunean Gurutze Gorriko boluntarioek eta LaLiga Genuineko gure taldeko jokalariek zaleek ematen dituzten jostailuak jasoko dituzte.


Ekarri jostailu berri bat eta eraman poster bat.

Datorren igandean, gainera, zure eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu detaile txiki batekin. Jostailu berri bat ekarri eta karpan 24-25 poster bat eskatzen duen pertsona bakoitzari gizonezkoen taldeko bat eta emakumezkoen taldeko beste bat oparituko zaizkio. Oparia jostailuak jasotzeko instalatutako karpan bertan emango da.



Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/466/7/9178e02b-0286-41bd-abf5-0664e7036561.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!