Goazen asteko une gozoarekin. Asteburua iritsi da eta postre gozo eta osasuntsu bat egitea proposatzen dizuegu. Onenak saria izango du: 100 euroko kupoia BM Supermerkatuetan erosketak egiteko.
Hau da Virginia Santesteban nutrizionistak proposatutako errezeta berria. Jokalariak eta lehen taldeko teknikariak animatu dira eta Luca Sangallik prestatutakoa izan da postrerik onena.
Nola parte hartu
Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo pausoak bete beharko dira: zaleek euren sare sozialetan #ErrezetaTxuriUrdina edo #RecetaTxuriUrdin hashtag-a erabili beharko dute postrearen argazkiarekin batera. Horretaz gain, izen bat jarri beharko diote eta erabilitako osagaiak aipatu beharko dituzte. Parte hartzeko beste aukera bat redes.sociales@realsociedad.eus helbide elektronikora bidaltzea izango da. Maiatzaren 17a, igandea, amaitu baino lehen bidali beharko da informazio guztia. Astelehenean, Virginia Santestebanek lehiaketaren irabazlea zein den esango du.
Kasu horretan, postrea egiteko azukrerik eta edulkoratzaile artifizialik ez erabiltzea baloratuko da. Mahaspasak, datilak, piku lehorrak, kalabaza, boniatoa, azenarioa, banana eta bestelako frutak erabil daitezke goxatzeko. Izan ere, postreak frutak izatea baloratuko da. Anima zaitez!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin