Lehen taldeko zenbakiak jantziko dituzte

Urrats bat gehiago

Mirari Uria, Elene Lete, Olatz Santana eta Izarne Sarasola jokalariek lehen taldeko zenbakia izango dute. Natalia Arroyoren gidaritzapean jarduten duten lehen urtea ez den arren, aurten jada lehen taldeko zenbakia jantziko dute. Lau jokalariek klubarekiko duten konpromisoa erakutsi dute hainbatetan eta gogor lan egin dute hona iristeko. Honako hauek izango dira aurten jantziko dituzten zenbakiak:

Elene Lete – 13

Izarne Sarasola – 14

Mirari Uria – 18

Olatz Santana – 24

Lehenengo taldearekin jarduten duten lehen urtea ez denez, ondo ezagutzen dituzte txapelketaren maila eta exigentzia beraz dena emango dute orain arte bezala.

Zorionak neskak!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!