2019ko irailaren 8an argitaratua
Izugarria
Saguesek gure 110. urteurrena bizi izan zuen atzo arratsaldean. Ehundaka realzale gerturatu ziren egun hau ospatzeko helburuarekin. Txikiak protagonista nagusiak izan ziren. Hainbat kirolez gozatzeko aukera izan zuten leku zoragarri batean. Saguesek jai giroa bizi izan zuen arratsalde osoan zehar.
Hainbat txikik Futbol 4 txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten. Horrez gain jolasak, puzgarriak, tailerrak… izan genituen. Gainera, Barrexerka taldearen antzerkian Txurdin, maskota berria, aurkeztu zen. Harrera ezin hobea izan zen. Ondoren historia Txuri-Urdina gertutik ezagutu genuen. Emakumezkoen eta gizonezkoen taldeko mitoek pasioz eta sentimenduz beteriko solasaldia partekatu zuten. Azkenik, Izaki Gardenak eta Dupla taldeek ezin hobe amaitu zuten ekitaldia. Arratsaldea izugarria izan da Realaren urtebetetzea ospatzeko.
*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin