SD EIBAR, ATHLETIC CLUB ETA DEPORTIVO ALAVESEN AURKA

VAR-a lagunartekoetan

Realeko aurredenboraldiko hiru neurketetan bideo-arbitrajea egongo da. LaLiga proba desberdinak egiten ari da udara honetan Lehenengo eta Bigarren Mailako taldeekin, denboraldiari honi begira. LaLigak VAR-eko unitate ibiltaria jarriko du epaileek neurketak leku horretatik jarrai ditzaten, eta horrela denboraldi berrirako sistema hau ezagutzen joateko. Unitate ibiltari honek neurketa ematen duten kameren seinalea jasoko du.

Prozesu hau aurredenboraldiko hainbat neurketetan erabili da jada. Sistema elektroniko hau Realak jokatuko dituen hurrengo partidetan egongo da:

 

Uztailak 20: SD Eibar – Real Sociedad (Ipurua, Eibar)

Abuztuak 4: Real Sociedad – Athletic Club (Stadium Gal, Irun)

Abuztuak 8: Zarautz: Real Sociedad – Deportivo Alaves (Asti, Zarautz)

 

Gainera, Real Zaragozaren aurka jokatuko den neurketan ere sistema hau ezartzeko probabilitatea dago (abuztuaren 1 ean Tafallan).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!