Hemen da espero zen kamiseta. 2023-24ko ekipamenduek arrakasta handia izan dute gure zaleen artean, baina horrenbeste esperotako izarrak falta ziren amaiera bikaina emateko. Gaurtik aurrera, online dendan eros daiteke Champions Leaguea jokatzeko erabiliko dugun kamiseta: logotipo ofiziala eta Respect hitza ditu mahuka bakoitzean.
Bihartik (larunbata) aurrera ere, gure bi dendetan egongo dira eskuragarri hiru ekipamenduak, bat etorriz Bayer Leverkus Europako historikoaren aurkako partida solidarioa egingo den egunarekin. 10:00etatik 20:00etara irekiko dira Elkano kalean dagoen dena (Donostia) zein Reale Arenako denda, etenik gabe.
Championseko lau belaunaldiek estreinatuta
Elastiko hau sakrifizioz betetako bide luze baten saria da. Lau belaunaldik, eta gertu geratu ziren beste askok, erein zituzten aspaldi orain jasotzen ari garen fruitu hauek. Eta belaunaldi horiek izan dira lehenak izarrak estreinatzen, txapelketa hau jokatu zuten eta Europan zehar Realaren, Donostiaren eta Gipuzkoaren izena harro erakutsi zuten futbolari horien guztien izenean. Gorrizek, Aitorrek, Markelek eta Amaiurrek ordezkatu dituzte belaunaldiok bideo honetan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin