Realak bat eta bi galdu du Eibarren aurka Zubietan, aurredenboraldiko azken-aurreko lagunartekoan eta gaur jokatuko dituen bi partidetako lehenengoan.
Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, markagailuan aurrea hartzeko abagune argiekin. Chok lehenengoa izan du buruz burukoan, baina Yoelek gola eragotzi du. Armaginek berehala erantzun dute eta Matheusek, urrutitik egindako jaurtiketa batekin, argiena izan du bere taldearentzat. Gabilondok ezkerkada on bat, Turrientesek buruz, Isakek apur bat behartutako erremate batekin eta guztietan, kanpoko atezainak geldiketa bikainak egin ditu Realaren gola eragozteko.
Eibarrek aurrea hartzea lortu du bigarren zatiari berriro ekin eta berehala, Arbillaren falta jaurtiketa bati esker. Minutu batzuk geroago, Bautista izan da bigarren gola sartu duena, urrutiko jaurtiketa estu batekin. Txuri-urdinek aldeak murriztea lortu dute Choren erremateari esker, Navarroren banakako ekintza bikain baten ondoren. Berdinketa azken txanpan iritsi ahal izan da Aihenen ezkerkada indartsu batekin, Canterok azken momentuan desbideratu duena.
Minutuak pilatzen jarraitzen dute txuri-urdinek aurredenboraldiko azken esprint honetan. Gaur arratsaldean, 20:45etatik aurrera, azken lagunartekoa Athletic Cluben aurka Lasesarren (Euskal Herria Txapelaren finala).
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Arana, Gabilondo (Arambarri, min. 75), Aritz, Pacheco, Aihen, Guevara (Olasagasti, min. 61), Turrientes, Martin (G. de Zarate, min. 61), Cho, Silva (Navarro, min. 61) eta Isak (Karrikaburu, min. 61).
SD Eibar: Yoel (Cantero, min. 46), Tejero, J. Berrocal, Arbilla, Rios Reina (Imanol, min. 80), Sergio A., Matheus (F. Venancio, min. 74), Vadillo (Quique, min. 5; Aketxe, min. 80), Javi Muñoz (Iker Alday, min. 80), Corpas (Troncho, min. 74) eta Bautista (Y. Rahmani, min. 70).
Golak: 0-1: Arbilla, min. 47; 0-2: Bautista, min. 60; 1-2: Cho, min. 66
Epailea: Dani Palencia. Txartel horia erakutsi die etxeko Guevarari eta kanpoko Matheusi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin