LARUNBATA 30, 12:30

XXI. Bertsoderbia, Villabonan

Real Sociedad Fundazioak, Athletic Club Fundazioarekin elkarlanean, XXI. Bertsoderbia ezagutzera eman du. Oraingoan, futbolaren eta bertsolaritzaren festa Villabonako Gurea Antzokian ospatuko da, Realaren eta Athletic Clubaren arteko partidaren egun berean, irailaren 30ean, larunbata, eguerdiko 12:30ean. 

Txuri-urdinen aldetik Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Jexux Mari Irazu izango dira eta zuri-gorrien aldetik Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Jon Maia bertsolariak arituko dira. Gai-jartzailea Amaia Agirre izango da. Sarrerak dohainik izango dira, eta gonbidapenak https://bertsosarrerak.eus webgunean eskatu ahal izango dira.

Bertsoderbia

2012. urteaz geroztik, Bertsoderbia Reala eta Athletic Clubaren arteko norgehiagokaren aurretiko kultura-ekitaldi gisa egin da. Ekimen honen helburu nagusia giro oneko lehia sustatzea da, euskal taldeen kirolaren eta kulturaren arteko norgehiagoka alde batera utzita. Azken finean, lehia horretan elkarbizitza sustatu nahi duten bi futbol talde aurkarik programatutako kultur jarduera da.

Bertsoderbian Reala eta Athletic Club ordezkatzen dituzten bertsolariek parte hartzen dute. Bertsolariak euskal derbiarekin zerikusia duten gaien inguruan aritzen dira bat-bateko betsotan. Ikusleek asko baloratzen duten saio berezi honetan umorea eta adiskidetasuna artearekin eta lehiarekin nahasten dira. Gogoan izan behar da bertsolaritza euskal ahozko tradizioaren funtsezko zutabea dela eta euskararen idatzizko edozein adierazpen baino askoz lehenagokoa dela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!