Luzatu egiten da bolada txar hau. Realak Deportivo Alavesen aurka galdu du huts eta bat Anoetan urteko azkeneko partidan. Arabarrak neurketa hasi eta berehala aurreratu dira markagailuan. Ez da espero genuen erreakzioa iritsi eta sailkapena ere zaildu egiten da
Txuri-urdinek sufritu egin dute lehenengo minutuetan. Kanpokoak hainbat alditan iritsi dira areara arrisku handiz. Calleriren burukada bati esker huts eta batekoa egin dute lehenengo hamar minutuak igaro ondoren. Realak berdinketa bilatu du eraso azkarretan. Theoren abiadurarekin gertu egon da taldea banakoa egiteko, baina Pacheco ondo aritu da arriskua saihesteko, bai jokaldi horretan baita Juanmiren beste jaurtiketa batean ere.
Realak berdinketa bilatu du bigarren zatian. Epaileak ez du penaltia adierazi Realaren alde kanpokoen jokalari batek baloia eskuarekin ukitu ondoren. Abelardoren taldeak kontraerasoak bilatu ditu garaipena berresteko. Gipuzkoarrek arriskatu dute. Willian Josek oso gertu izan du gola burukada baten bidez. Aukera garbiena izan da. Oyarzabalen ezkerkadak ez du atea aurkitu. Ez da era onena urtea amaitzeko. Burua altxatu behar da. Ez dago besterik. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Moya, Aritz, Llorente R., H. Moreno, Theo (Bautista, min.90), Illarra (kap) (Merino, min.72), Zurutuza, Oyarzabal, Januzaj, Juanmi (Barrenetxea, min.84) eta Willian J.
Deportivo Alaves: Pacheco (kap), Ximo Navarro (Martin, min.83), Laguardia, Maripan, R. Duarte, T. Pina, M. Wakaso, Sobrino (Manu, min.74), Jony, Calleri eta Borja (Ibai, min.66).
Gola: 0-1: Calleri, min.11.
Epailea: Estrada Fernndez. Txartel horia erakutsi die etxeko Zurutuza eta Merinori eta kanpoko T. Pina, Wakaso, R. Duarte eta Maripani.
Asistentzia: 22.431 ikusle