MIRANDES 2-1 SANSE

Zaildu egiten da

Sansek Anduvan galdu du gaur arratsaldean bi eta bat Mirandesen aurka eta play-outetako postuetatik hiru puntura geratzen da.

Etxekoek gola egitea lortu dute neurketaren lehenengo jokaldian. Yanisek sartu du txuri-urdinen nahaste bat bat aprobetxatu ondoren. Burgostarrek saiatzen jarraitu dute zati honetan, bigarren golaren bila lasaitasuna aurkitzeko, baina gipuzkoarrek ez diete utzi. Olaizolak, lehenengo zatiko azken jokaldian, oso gertu izan du berdinketa jaurtiketa arriskutsu batekin, kanpora joan dena gutxigatik.

Txuri-urdinak hobeto atera dira bigarren zatia eta momento hori aprobetxatu dute berdinketa egiteko. Le Normandek, buruz, korner jokaldi batean, banakoa egin du. Baina gutxi iraun du pozak gipuzkoarren artean. Mirandesek bi eta batekoa lortu du Ramaren gol bikain bati esker, area kanpoko jaurtiketarekin. Etxekoek hainbat abagune izan dituzte emaitza handiagotzeko. Ez dute helburua lortu eta gure bigarren taldea berdinketaren bila aritu da azkeneko minutuetan, baina zorterik gabe.

Aitor Zulaikaren mutilak play-outetako postuetatik hiru puntura geratzen dira. Hurrengo igandean, irabazi edo irabazi. Zubietara Arenas de Getxo etorriko da. Aupa Sanse.

Fitxa teknikoa:

Mirandes: Limones, Carlos Julio (Irazabal, min. 80), Odei, Sergio, Kijera, A. Romero, Bravo (Cerrajeria, min. 46), Yanis (Rodrigo, min. 80), Rama, Rey, Claudio.

Sanse: Zubiaurre, Petxarroman, Le Normand, Lapeña, Ezkurdia, Zubimendi, Gorostidi, Thior (Sola, min. 65), Lopez (Davila, min. 75), Olaizola, El Haddadi (Djouahra, min. 67).

Golak: 1-0: Yanis, min. 10; 1-1: Le Normand, min. 52; 2-1: Rama, min. 56

Epailea: Baiges Dones. Txartel horia erakutsi die etxeko Carlos Julio, Rama eta Reyri eta kanpoko Lopezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!