Denboraldiko izar nagusiena Realeko zaleak izan dira. Nahiz eta erreformak deserosotasunak sotu dituen, Anoetako harmailak soberan erantzun du eta giro ikusgarria sortu du taldearen inguruan.
Pixkanaka pixkana Anoeta itxura hartzen doa eta jadanik ikus dezakegu nola geldituko den, estadioaren erreforma guztiz amaitzen denean. Adibidez, Aitor Zabaleta harmailak, bere espirituarekin eta bere kantikekin kutsatu gaitu.
Zelai berriaren ilusioak Anoetako asistentzia datu onak izan dadila eragin du. Denboraldi honetan partida bakoitzeko batezbeste 22.203 zale gerturatu dira. Kopuru onena 13-14 denboralditik.
Ipar hondoaren eraisteak eragozpenak sortu ditu eta edukiera 28.800 ikusle izatera txikiagotu du, batezbeste % 77ko okupazioa lortuz. Gure zaleei balioa ematen duen beste datu bat: Anoetan jokatu diren 21 partidetatik, soilik 11 jokatu dira larunbatean edo igandean.
Kontuan hartzen badugu 19-20 denboraldian gure etxea ia bere osotasunean estreinatu ahal izango dugula, ipar hondoan eraikita, etorkizunak itxura ona du. Familiaren harmailak jada beste bultzada bat emango dio zelaiaren giroari, zein denok nahi genuenera hurbiltzen doa.
Eskerrak
Obrak direla eta aldaketak eta deserosotasunak egon diren denboraldi honetan, familia txuri urdinak beste lezio berri bat eman du. Baina ez bakarrik fideltasunarena, ulermenarena eta pazientziarena baita ere. Espero bezala aritu da. Goren gorenean. Eskerrik asko!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin