Reale Arenan

Zaleei eskainiko diete

Urrezko Tambor preziatua Reale Arenan izango da igandean. Emakumezkoen futboleko eta belar hockeyko gure taldeek zale txuri-urdinei eskeiniko diete saria RCD Mallorcaren aurkako neurketan. Horrela, beste behin ere, jarraitzaileen txaloak jasoko dituzte, gure hiriaren sari hau merezi izatera eraman dituzten arrakastengatik.

Bi taldeek Ligako partida ikusiko dute, baita Reale Arenan gonbidatutako Hiritar Merezimenduaren dominak ere, aspaldidanik ohikoa den bezala. Klub txuri-urdinak omenaldi xumea egingo die Donostiako gizartearen alde hainbeste egiten duten pertsona eta erakundeei. Aurtengo hiritar Merezimenduaren Dominak honako hauek dira: Why Not fundazioa, Naizen Elkartea, Bikarte Kultura Elkartea, Jesus Rubio Raymond eta Itziar Mintegui Martínez.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!