REAL SOCIEDAD 1-1 ATLÉTICO DE MADRID

Zapore onarekin

Vídeo

Realak berdindu egin du Atletico de Madriden aurka benetako partida batean. Partidak alternatibak eskaini dizkie bi taldeei, amaierako banakoa itxuraz justua izanik.

Partida aldrebestuta hasi da. Korner batean, koltxoneroek Moratari esker hartu dute aurrea, eta Realari, berriz ere etxean, korrontearen kontra arraun egitea egokitu zaio. Imanolen mutilek oso ondo jokatu dute golaren ostean, baina ez da erraza markagialuan behetik hastea. Aukerak egon dira, asko ondorengo minutuetan, baina punteria falta izan da. Silvak ez du asmatu Choren erdiraketaren ondoren, eta Merinok, frantziarraren beste pase on baten ondoren, zutoinera bidali du baloia eskuin hankarekin. Koltxoneroek, beti kontraerasoan, Gimenezen jaurtiketa bat ere izan dute, langara joan dena, Remirok baloia desbideratu ondoren.

Bigarren zatian, Sadiqen debutarekin, taldeak golaren bila jarraitu du eta hamar minututan golegile gisa estreinatu da. Chok beste baloi on bat jarri du bigarren zutoinean, eta nigeriarrak gola sartu du, poza harmailetara eramateko. Partida berdindu egin da eta bi taldeek aukerak izan dituzte garaipena lortzeko. Azken minutuetako tentsioak gehiago zoratu du norgehiagoka, baina inor ez da gai izan berdinketa mugitzeko.

Zapore ona uzten duen puntu bat. Inoiz ez da erraza Simeoneren taldearen aurka neurtzea. Sentsazioak onak dira oraindik, eta gaur, garaipenik lortu ez arren, asko irabazi du etorkizunerako. Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Sola, min.83), Zubeldia (Aritz, min.71), Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino (cap), Silva (Kubo, min.71), Brais Méndez, Cho (Barrene, min.71) y Sorloth (Sadiq, min.46).

Atlético de Madrid: Oblak (Grbic, min.85), Llorente, Giménez, Witsel, Reinildo, Koke (cap), Saúl (Kondogbia, min.46), De Paúl (Griezmann, min.63), Joao Felix, Carrasco (M.Hermoso, min.79) y Morata (Correa, min.79).

Golak: 0-1: Morata, min.5. 1-1: Sadiq, min.55.

Epailea: Soto Grado. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubimendi, Cho, Zubeldia eta Gorosabeli eta kanpoko Saúl, De Paúl, Llorente eta Moratari.

Asistentzia: 35.366 ikusle. Bigarren partidaz jarraian sarrerak agortu dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!