Gipuzkoako Txapelketa Nagusia

Zazpi urre

Realak Ohorezko Mailako bigarren jardunaldia jokatuko du asteburu honetan Malagan, baina aurretik, gure hainbat atletek Gipuzkoako Txapelketa Nagusian hartu zuten parte, Anoetako Miniestadioan. Hamar domina lortu zituzten, horietatik zazpi, urrezkoak.

Igor Legardak bi domina lortu zituen, urrea 110 hesidun metrotan 15.12 segundurekin eta zilarra luzera jauzian 7,11 metro eginez. Luzeran urrea Asier San Sebastian taldekideak lortu zuen 7,39 metroko markrekin. Istar Dapena ere ondo aritu zen, 5,15 metroko jauzia eginez.

Iñigo Uribarrenek urrea lortu zuen hiruko jauzian 15,28 metrorekin. Gen Esteban San Millanek 400 metroak irabazi zituen 48.92 segundurekin eta Servando Rivas onena izan zen mailuan 58,54 metro jaurtita. Altuera jauzian bi lehenak txuri-urdinak izan ziren. Carlos Cidentzako urrea (2,03 metro) eta Asier Corthayrentzako zilarra (1,97 metro). Octavian Mihail Romanescuk biarren postua lortu zuen 200 metrotan 21.92ko denborarekin.

Bi Euskadiko Errekor

Txapelketan zehar Realeko bi atleta Euskadiko behe mailetako pare bat errekor hautsi zituzten. Aitor Urkia juniorra, mailuan, 68,75 metroko marka lortu zuen, Europako Txapelketarako gutxieneko markatik 25 zentimetrora bakarrik geratuz. Luzeran Markel Quintano gazteak 6,64ko jauzia egin zuen, Euskadiko Kadete Mailako errekorra lortuz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!