CLUB DE CAMPO 3-2 REAL SOCIEDAD

Ze gertu!

Belar hockeyko taldea emaitza handi bat lortzetik gertu egon da gaur goizean Club de Camporen aurkako partidan. Txuri-urdinak aurretik izan dira markagailuan baina puntua daztatzen ari zirenean etxekoek garaipenaren gola lortu dute bi minutu faltan.

Partida itxia izan da, non etxekoak hobeto sartu diren. Aurretik ipini dira baina Jorge Perezenak azkar berdindu dute Julene Etxeberriaren golarekin. Bigarren zatiaren hasieran Olatz Goñik bat eta bikoa ipini du, baina etxekoen indarrak berdinketa jarri du markagailuan eta azken jokaldietan hirugarrena ere lortu dute.

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!