REAL SOCIEDAD 2-0 GETAFE CF

Zehaztasunez

Vídeo

Kontrako atearen aurrean asmatzen denean, errazagoa da. Realak bi goleko aldearekin menderatu du Getafe gaur, Oyarzabal eta Kuboren golei esker. Garaipen honek laugarren postuan mantentzen ditu txuri-urdinak.

Lehen zatian ez da ia ezer gertatu, azken minutuan izan ezik, VARak epaileari deitu baitio Djenek Oyarzabali egindako penaltia adierazteko. Eibartarrak huts egin du Soriaren aurka. Atezainak txuri-urdinaren intentzioa asmatu du eta etxekoen gola saihestu du. Baina Mikelek beti gehiago nahi du eta, eta lehen zatiaren luzapenean, Silvak Braisi pasea emanda jokaldi bikaina egin ondoren, Getafeko atezainak galiziarrari egindako geldiketaren aldaratzea buruarekin sare barrura bidali du. Gol oso garrantzitsua, aurkari honek, ohi bezala, gizon askorekin defendatzen du eta partidetan ia ezer ez gertatzea eragiten du.

Bigarren zatian, Silvaren saiakera baten ondoren, zelai-erditik gertu, Soriak gelditu duena, txuri-urdinek jokaldi eder bat burutu dute, eta Merinoren erdiraketa zorrotz eta neurtuaren ondoren, Kubok amaiera bikaina eman dio gola egiteko. Remiro ondo aritu da madrildarren pare bat jaurtiketetan, arrisku apur batekin, eta Imanolen mutilek gola sartzeko beste aukeraren bat izan dute, definizioan asmatu gabe.

Hiru puntu gehiago laugarren postuan jarraitzeko eta ahalik eta gehien lortzeko aukerak bere horretan mantentzeko. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Le Normand, Pacheco, Aihen, Guevara (Illarra, min.46), Merino, Silva (Cho, min-84), Brais Méndez (Aritz, min.82), Take (Barrene, min.66) eta Oyarzabal (kap)(Sorloth, min.66).

Getafe CF: David Soria, Damián (Iglesias, min.72), Djené (kap), Alderete, Duarte, Portu, Milla (Algobia, min.58), Maksimovic (Villar, min.73), Munir (Aleñá, min.73) Mayoral (Seoane, min.86) eta Enes Unal

Golak: 1-0: Oyarzabal, min.45+2. 2-0: Take, min.60.

Epailea: Melero López. Txartel horia erakutsi die etxeko Guevara eta Illarrari eta kanpoko Millari.

Asistentzia: 27.606 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!