Zinemaldia hemen da. Eta Realean omenaldi bat egin nahi izan diogu festibal garrantzitsu honi. Igandean, Realeko gizonezkoen lehen taldeak Sevilla FC taldearen aurka jokatuko duen partida dela eta, Reale Arenan arratsalde polita biziko dugu.
'Reala Zuzenean Band' musika taldeak zuzenean joko ditu bere gitarrak, batería… Hainbat filmetako soinu-bandak interpretatuko ditu. Gure etxean inoiz ikusi ez den ikuskizuna da hau. Eta helburua hurrengo partidetan beste aktibitate kulturalak garatzea izango da. Denak ‘Reala Zuzenean’ proiektuari esker.
Hasi baino 40 minutu lehenagotik
Entsegu orokor bat egin zuten atzo protagonistek, lerro hauekin batera doan bideoan ikus dezakezun bezala. Prest daude! Eta gustatuko litzaiguke igandean zaleak Reale Arenara garaiz iristea musika ikuskizunaz gozatzeko, partida hasi aurretik (norgehiagoka hasi baino 40 minutu lehenago) zein atsedenaldian bizi ahal izango dena. Argiak, musika eta akzioa!
Hamar sarrera bikoitzen zozketa
Adi egon bideomarkagailu eta speakerrari! Partida hasi baino minutu batzuk lehenago, gure aplikazio ofizialaren bidez joko batean parte hartu ahal izango duzue. Saria bikaina da! Soinu-banda bati buruz egingo dugun galderaren asmatzaile guztien artean, Zinemaldiko saio ezberdinetarako hamar sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Zorte on!
