Nihaten abiadura, Xabi Alonsoren pasea, Lopez Ufarteren erregatea… imajinatzen duzu FIFA 22ko zure karta sortu ahal izatea txuri urdin bakoitzaren onenarekin? Horixe egin dute Le Normandek eta Gorosabelek beren kideekin. Bideo dibertigarri honetan, Robinek eta Andonik futbolari perfektua ‘sortzen’ dute eta Realak jokoan dituen kartei buruz zenbat dakiten erakusten dute.
Komentatu bideoa youtuben eta parte hartu sarreren zozketan
Lehiaketa bat aktibatu dugu gure youtube kanalean. Gure kanaleko harpidedun izan eta zure ametsezko kartarekin erantzun besterik ez duzu egin beharko. Edozein garaitako txuri urdina aukeratu ahal izango duzu parametro bakoitzerako. Maiatzaren 1a baino lehen erantzuten duten guztien artean, sarrera bikoitza zozkatuko dugu ligako azken partidarako: Real Sociedad-Atlético de Madrid (maiatzaren 21 edo 22). Parametroak ohikoak dira FIFA 22an: Abiadura, Jaurtiketa, Pasea, Driblin, Defentsa eta Fisikoa.
