SANSE – AD ALCORCON (LARUNBATA, 19:00)

Zergatik ez?

Sansek Alcorcon hartuko du larunbat honetan LaLiga Smartbankera igotzeko playoffetako finalerdietako joaneko partidan. Txuri-urdinek azken jardunaldian ziurtatu zuten sailkapena, Zubietan Castellonen aurka berdindu ondoren, eta merezitako saria lortu zuten, mailaz igotzeko lehian aritzeko aukera emango diena. Gure filialak igoera historikoa lortu zuten duela bi denboraldi Extrameduran, bi kanporaketetan Andorra FC eta Algeciras CF gainditu eta beste denboraldi bikain bat burutu ondoren. Madrildarrak zuzenean igotzeko zorian egon ziren pasa den astean eta puntu bakarrera geratu ziren; beraz, bi kanporaketa hauek gainditu beharko dituzte helburua lortu nahi badute. Gure filialak eta Alcorconek elkarren aurka jokatu zuten iragan denboraldian Bigarren Mailan, baina oraingoan batek bakarrik lortu ahal izango du. Espero dezagun gureak izatea finalean borrokatuko dutenak. Zergatik ez? Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!