Deialdia

Zerrenda Kopako estreinakorako

Vídeo

Lehen taldeak eguerdian bete du Zubietan azken lan saioa bihar Lleidan izango duen Errege Kopako estreinakoaren aurretik (19:30). Entrenamenduaren ondoren, ateak itxita egindakoa Zubietako z2an, Eusebio Sacristan entrenatzaileak deialdia ezagutzera eman du.

17 jokalariko zerrenda ondorengoa da: Rulli, T. Ramirez, Gorosabel, Llorente R., Raul Navas, I. Martinez, De la Bella, Illarra, R. Pardo, Guevara, X. Prieto, Canales, Januzaj, Carlos V, Oyarzabal, Juanmi eta Bautista. Kanpoan geratzen den jokalaria zelaira iristerakoan ezagutuko da. Baja medikuak dira Carlos Martinez, Alvaro Odriozola (mina eskuin belaunean), Aritz Elustondo (kolpea eskuin zangosagarrean), Kevin Rodrigues (kolpea ezker gandor iliakoan), David Zurutuza, Jon Guridi eta Imanol Agirretxe. Besteak kanpoan geratzen dira erabaki teknikoagatik. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!